Road movie (ingelesez literalki "errepide filma") bidai batean zehar jazo ohi den zinema genero bat da. Hastapen bidaiaren oinordekoak dira, jatorria Homeroren Odisea kontakizunan dute, errepide filmek bidaiaren metafora garapen gisa eta Bigarren Mundu Gerrako AEBko eta Mendebaldeko Gizarte oparoaren gizabanako mugimenduaren kultura uztartzen ditu, auto baten jabetza heldutasunaren parekidea zenekoa. Jack Kerouac idazle eta olerkariak ere genero honetan eragina izan du, bere eleberri ospetsuenetakoak diren On the Road edota Big Sur delakoan errepidean barna jazotako istorioak kontatzen dira.